XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñaki Otxandorenak ASPErekin fitxatu du

Igande honetan debutatu du oronoztarrak

Iñaki Otxandorena, atzelari oronoztarrak profesionaletarako pausua eman du ASPE enpresaren eskutik.

Hiru urterako kontrata sinatu berria du eta igande honetan debutatu du Santo Domingo de la Calzadan.

ASPEk, Iñakirekin batera bertze bi afizionatu hartu ditu eta oronoztarraren ustez, enpresa berria indarrez sartzea, pilotarentzat mesedegarria izanen da.

Batez ere pilotari afizionatuentzat ona izanen da, bi enpresa izatearekin aukera gehiago izanen baitute profesionaletara pasatzeko. Gainera, afizionatutan pixko bat gailenduz gero kontratu hobeak eskainiko dira, bi enpresak pilotari horren jabe izan nahiko dute eta

Pilota plazetara doaien jendearentzat ere polita izanen dela uste du, pikeak ikusteko

Iñaki Otxandorenak hiru urteko kontrata sinatu berria du ASPE enpresarekin